Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   BERDINTASUN-KONTSEILUA

Berdintasun-kontseilua eratzeko lehen deialdia

Lasarte-Oriako Udalak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten erakunde, talde eta herritarrei dei egiten die azaroaren 28an, 19:00etan, Kultur Etxean, Berdintasun Kontseilua sortzeko prozesuaren barruan egingo den lehen bilera irekira.

1. argazkia

Lasarte-Oriako Udalak, berdintasunaren aldeko konpromisoa sendotze aldera, gizon eta emakumeen aukera-berdintasuna lortzeko bidean lan egiten duten elkarte, talde eta herritarrei Berdintasun-kontseilua sortzeko prozesuan egingo den lehen bilera irekira gerturatzeko deialdia luzatzen die.

Lasarte-Oriako emakumeen eta gizonen berdintasunerako I. Planaren ebaluazioak azaltzen zuen moduan, ezinbestekoa da berdintasun-egitura egonkorrak sortzea momentu honetan indarrean dagoen II. Berdintasun-plana 2021-2025 aurrera eraman ahal izateko, eta horretarako ezinbestekoa ikusten da espazio bat eraikitzea berdintasunaren alde pausoak emateko bidean.

Beraz, deialdi honen bitartez, udalaren eta herritarren arteko hausnarketarako eta iritziak elkarrekin trukatzeko gune bat eraiki nahi da, berdintasun-politikaren eta berdintasunarekin lotutako gaien inguruan jarraipena emateko, elkarlanerako adostasun-puntuak bilatzeko eta lankidetza sustatzeko.

Lehenengo bilera azaroaren 28an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Kulturetxeko 3. bilera-gelan. Bilerara joan ahal izateko, entitate edo elkarte bakoitzak ordezkari bat edo bi izendatu beharko ditu, eta haien izena, abizenak, telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa honako helbide honetara bidali: berdintasuna@lasarte-oria.eus Norbanako gisa parte hartu nahi duten herritarrek ere helbide elektroniko berean eman beharko dute izena.

Informazio gehiagorako, deitu 943363958 telefonora.Lasarte-Oriako Udalak, berdintasunaren aldeko konpromisoa sendotze aldera, gizon eta emakumeen aukera-berdintasuna lortzeko bidean lan egiten duten elkarte, talde eta herritarrei Berdintasun-kontseilua sortzeko prozesuan egingo den lehen bilera irekira gerturatzeko deialdia luzatzen die.

Lasarte-Oriako emakumeen eta gizonen berdintasunerako I. Planaren ebaluazioak azaltzen zuen moduan, ezinbestekoa da berdintasun-egitura egonkorrak sortzea momentu honetan indarrean dagoen II. Berdintasun-plana 2021-2025 aurrera eraman ahal izateko, eta horretarako ezinbestekoa ikusten da espazio bat eraikitzea berdintasunaren alde pausoak emateko bidean.

Beraz, deialdi honen bitartez, udalaren eta herritarren arteko hausnarketarako eta iritziak elkarrekin trukatzeko gune bat eraiki nahi da, berdintasun-politikaren eta berdintasunarekin lotutako gaien inguruan jarraipena emateko, elkarlanerako adostasun-puntuak bilatzeko eta lankidetza sustatzeko.

Lehenengo bilera azaroaren 28an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Kulturetxeko 3. bilera-gelan. Bilerara joan ahal izateko, entitate edo elkarte bakoitzak ordezkari bat edo bi izendatu beharko ditu, eta haien izena, abizenak, telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa honako helbide honetara bidali: berdintasuna@lasarte-oria.eus Norbanako gisa parte hartu nahi duten herritarrek ere helbide elektroniko berean eman beharko dute izena.

Informazio gehiagorako, deitu 943363958 telefonora.