partekatu
• KULTURA
Udako kultur programazioa
Gustu eta adin guztietarako jarduera dibertigarri eta umoretsuak udako kultur programazioan.
Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso gazteria eta festetako zinegotziak eta Maite Iglesias kultura zinegotziak udako ekitaldiak aurkeztu zituzten egitarau indartsu batekin, non emakumearen presentzia arlo guztietan oso presente dagoen. Makulu Ken, Bermejo monologuista eta aRo abeslaria tokiko artistekin kontatu nahi izan da.
KONTZERTUAK - Kai Nakai: ekainak 12, 19:00etan.
Kai Nakai ahots eta gorputz libre bat da. Konplexurik gabeko reggaetoia, generoaren estereotipoetatik kanpo, emakume ahots indartsua eta burujabea, klixeak apurtuz, errealitate berriak eraikiz erritmo eta pentsamendu askeak, haize berri bat… Gasteiztik eta euskaraz, kultura urbanoa euskal kulturaren periferiatik edonora, Kai Nakairen mezua gauzak egiteko modua bera da, ahots propioa. Entzun eta sentitu, harritu, gozatu, dantzatu eta utzi eramaten. Besterik ez… eta hori guztia.
- Makulu Ken: ekainak 25, 19:00etan.
Jatorriz Nigerian sortu zen Afrobeat musika egiten dute Makulu Ken taldekoak nagusiki. Duela 10 urte baino gehiago hasi ziren hezurrak astintzen dituen deabruzko musika afrikar, dantzagarri eta polirritmiko hau lantzen eta euskaraz kantatu eta mundura zabaltzen. Beste lur batzuetako musika gure hizkuntzan, hango eta hemengo aberastasunak gozatuz. Afrobeat, eta beste iturri askotatik edan ditugun eta erraietan ditugun musika eta erritmoak mestizatuz, Euskalafrobeat. 9 lagun taula gainean, saxoak, tronpeta, teklak, gitarra, baxua, perkusioa, bateria eta ahotsak.
- aRo: uztailak 10, 19:00etan.
aRo (Aroa Lasa Letona) lasarteoriatarrak BANOA, estreinako lan laburra aurkeztu du. Arramazka rock taldearekin ezagutu genion ahotsa, baina urrats propioa bestelakoa du. Kantaera lasai eta goxoarekin ageri zaigu, lehen pertsonan eta nahiko biluzik, pop doinu atseginekin batera. BANOA barruko hainbat korapilo askatzeko ariketa bezala sortu zela dio. Gartxot Unsain Letonarekin batera hezurmamitu du 5 kantuz osatutako EP-a. Bere laguntza izan du lanaren produkzioan eta berarekin jardungo du zuzenekoan ere.
- Willis Drummond: uztailak 17, 19:00tan.
Willis Drummond Baionako rock talde bat da. Eskarmentu handiko taldea da, besteak beste, Monarch eta Skunk taldeetako kideak baititu. Asko jotzen ari den taldeetako bat da. 2012an a ala B diskoa argitaratu zuten, eta arrakasta handia izan zuen, bira erraldoi batean Europan zehar 200 kontzertu baino gehiago emanez.
- Olatz Salvador: uztailak 24, 19:00tan. Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Olatz Salvador badator berriz ere. Aho Uhal (2020, Airaka) izeneko lan batekin eta berrikuntza askorekin dator, gainera. Haritz Harreguy estudioan grabatu eta ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain (Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas...), Alaia Martin edota Ane Labakaren gisako sortzaileen hitzak musikatuz osatutako abestiak ere baditu, luxuzko kolaborazioz onduak.
- Udal Musika Eskolako kontzertuak: ekainaren 15ean eta 17an, Kultur Etxeko Auditorioan.
ERAKUSKETA: Ekainaren 4tik 11ra Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Mercero Espazioko Erakusketa Aretoa Brancussi Akademiako ikasleek beren pintura-lanak erakutsiko dituzte. Erakusketaren inaugurazioa ekainaren 4an izango da, 18:30etan.
PROIEKZIOA: Zinema Habian Ekainak 18, 18:30etan. Oriarte Institutuko DBH4ko ikasleek egindako bi film labur proiektatuko dira. Bat, 2019/2020 ikasturteari dagokiona, iaz pandemiagatik proiektatu ezin izan zena, eta 2020/2021 ikasturteari dagokiona.
2019/2020 ikasturtea. OROITZAPEN ARGIAK: Parte-hartzaileak: Onintza Makazaga, Jon Aranzazistroki, Yenifer Rodriguez, Liany Noboa, Itziar Parra, Ewan Ferro, Isai Guilén, Joseph Assirifi, David Moralejo, Vinnicius Ribeiro, Guillerme Golsaves, Nahia Carretero. 2020/2021 ikasturtea .
LAN-ARTEAN. Parte-hartzaileak: Scarlett Garcia Sevilla, Kevin Aguilar Alvares, Joshua Estrada Garcia, Hector Iñigo Arroyo, Carlos Mrrtinez Balladares, Lexuri Diaz Zamora ,Judith Goya Martín, Gurutz Balerdi Lizarazu, Karla Daniela García Peña, Nestor Gil Alvarez, Mario Herrero De Pablo, James Avincula Mairena, Inhar Pache Urdangarin
ANTZERKIA
Ekainak 27, 18:00tan. “Bat, bi, hiru… MAGIA” Sun Magoarena. Ikuskizun harrigarria eta berritzailea, publiko guztientzat.
Ekainak 29, 17:00etan “Salam” Xilipurdi Antzerkia konpainiarena. Umorezko antzerkia. Salam kulturen arteko hurbilketaz hitz egiten duen istorio bat da, desberdintasunetatik haratago dauden kointzidentziez.
Ekainak 20, 19:00tan “AntiCorona CAVA.ret” The Chanclettes konpainiarena. Ikuskizuna non lehen aldiz The Chanclettes taldearen berezko gag-ak, umorezkoak, musikalak, kabareteroak eta konstituzioaren aurkakoak osatuz, Sharonne handiaren zuzeneko ahots harrigarria aurkituko duzu. Gure herrialdeko LGTBI+ erreferente onenetakoa, musikaren historiako ahots miretsienen mundura eramango zaituena.
Uztailak 2, 19:00tan. Kaleko antzerkia (Lekua zehazteaz zain) Zirkus, Malas Compañias Zirkus-ek "Compañia amateur del Club Deportivo"aren istorioa kontatzen du. Historiaren kutxatik euskal zirkuaren atal eder bat berreskuratzeko asmoz.
Uztailak 9, 19:00tan. Kaleko antzerkia (Lekua zehazteaz zain) Por hacer un favor, Trapu Zaharra konpainiarena Hautagai batek kanpaina hasi baino hamabost egun lehenago beldur eszeniko agerraldi bat jasatzen du. Bere alderdia "coach" batekin harremanetan jartzen da berreskuratzen saiatzeko. Oso ikuskizun dibertigarria eta atsegina da, antzerkigileak ikusleak oso partaide egiten dituena, eta, beraz, terapia bat egingo dute ikusle guztiekin elkarlanean.
Uztailak 16, 19:00tan. Kaleko antzerkia (Lekua zehazteaz zain) Gora kasete, Eidabe konpainiarena Izeba Margaritaren urtebetetzea da eta bere bizitzako abestiekin grabatutako kasete bat oparitu nahi diote. Baina, zer da kasete bat? Nola lortzen da? Ikuskizun alai eta dibertigarria, haurren gozamenerako.
Uztailak 30, 19:00tan. Kaleko antzerkia (Lekua zehazteaz zain) Al final del camino, Hortzmuga konpainiarena Aita eta seme baten arteko harremana kontatzen du, semea Drag Queen dela jakitean. Komedia emozionala publiko guztientzat, korapiloz, umorez eta sentimenduz betea.
JOTAK
Ekainak 27, 12:30etan. "La Ribera canta" taldeak 17 urte daramatza taldekide berberekin eta 6 grabazio diskografiko ditu.
BERTSO JAIALDIA
Ekainaren 29an, 20:00tan Auditorioan. Gai-jartzailea: Maddi Labaka Bertsolariak: Andoni Egaña Maialen Lujanbio Amets Arzallus Ane Labaka Uxue Alberdi Lierni Rekondo XVII.
DANTZA ZIRKUITUA
Uztailak 23, 19:00tan. Kalean (Lekua zehazteaz zain) Dantza garaikideko hiru talde arituko dira espazio berean, hiru emakume-talderen hiru ikuspegi desberdinekin.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala