Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SALAKETA

PSE-EE. EAJ-PNVk eta ELOPek Buruntza mendiko gurutzearen suntsiketa gaitzetsi dute

Buruntza mendiko gurutzea suntsitzeagatiko kondena adierazpena

1. argazkia

Lasarte-Oriako Udalak erabat gaitzesten du Buruntza mendiaren gainean zegoen gurutzea suntsitu izana. Elementu hori, jatorri Frankista izanda ere, esanguratsua zen Buruntzaldean bizi direnentzat, bereziki mendi horretara igotzeko ohitura dutenentzat. 

 
Lasarte-Oriako Udala aspaldidanik ari da ahalegina egiten, Islada Ezkutatuak elkartearekin batera, Errepublikaren aurkako 1936ko estatu-kolpearen ondoren gure biztanleriak bizi izan zituen gertaera lazgarrien eta ia 40 urtez jasan zituen giza eskubideen aurkako atentatu larrien memoria historikoa berreskuratzeko. 
 
Gure ustez, Buruntza mendiko gurutzea estatu-kolpearen ondorengo gerra garaitzean faxistek eraiki zuten, baina egia da, era berean, monumentu hori herritarrek onartu dutela, esanahi berria emanez eta kolpisten asmotik, beren garaipena gogoraraztekotik, aldenduz. 
 
Ernai taldeak gurutze hori alde bateko erabakia hartuta suntsitzea errespetu falta da gaur egun gurutze horri beste esanahi bat, egileek eman ziotenaren guztiz desberdina, eman diotenen aurka. Gainera, gure ustez, Andoaingo Udalak, oroimen historikoko lan zintzo eta demokratiko bat oinarri hartuta, monumentu horri beste esanahi bat eman ahal izan zion, demokraziaren, askatasunaren, giza eskubideen eta errepublikaren erasotzaile faxistek nahi zutenaren guztiz kontrako esanahia, hain zuzen.
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala