partekatu
• ADIERAZPEN BATERATUA
PSE-EEk berdintasunezko, feministako, askotariko, solidario eta demokratikoa defendatu du
Lasarte-Oriako PSE-EEk adierazpen bateratua sinatu du, gure herrian VOX indar ultraeskuindar baten proselitismo kanpaina ezagutu ostean, gure herriarentzat defendatzen ditugun balioen antipodetan.
ADIERAZPEN BATERATUA
Lasarte-Oriako Udaleko PSE-EE, EH Bildu, EAJ-PNV eta Elkarrekin Podemos udal taldeek honako aderazpen bateratua egin nahi dugu publiko:
- Demokraziaren defentsa lehentasunezko egin beharra da. Horregatik, herritar ororen zein herrien eskubide eta askatasunen aurkako agenda atzerakoiek ez dute lekurik gure herrian.
- Mundu mailan, izaera atzerakoia duten hainbat talde politiko indarra hartzen ari dira eta iraganera itzularazi nahi gaituzte. Horren aurrean, udal honek, etorkizunari begiratzen dio. Komunitatearen kohesioan eta bizikidetza demokratikoan oinarritutako etorkizuna dugularik helburu.
- Herritar guztiei dei egiten diegu probokazioetan sartu gabe, agenda atzerakoia ezarri nahi duten horiek baztertzera eta gure udalerrian duten babes falta agerian uztera.
- Bide luzea egin dugu eskubide eta askatasunen defentsan eta aurrerantzean ere, bakoitzak bere eremutik, komunitatea kohesionatzen eta balio demokratikoetan sakontzen jarraitzeko deia egiten dugu.