Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   OBRAK

Saneamenduko hiru obra adjudikatu dira: Goiegi erreka, Sasoeta eskola eta Antxota

Udalerriko hiru zonatan saneamenduko sarea konpontzeko obrak adjudikatu ditu udalak: Antxota kalea (19.005 euro), Sasoeta eskola (8.263 euro) eta Goiegi erreka Sasoetan barrena (47.388 euro).

1. argazkia

Saneamenduko sarean dauden zenbait arazori konponbidea emateko helburuarekin, Lasarte-Oriako Udalak hiru enpresari esleitu dizkie konponketa-lanak:

  • ·      Antxota kaleko obrak Excavaciones y Transportes Ateri SA enpresari adjudikatu zaizkio, 19.005 euroan.
  • ·      Sasoeta eskolako saneamenduko arazoak konpontzeko, Illarreta kontratatu da, 8.263 euroan.
  • ·      Goiegi erreka Sasoeta auzoan barrena igarotzen den tartean saneamenduko sarea egokitzeko lanen kasuan, Ubillus Obras y Servicios enpresari adjudikatu zaizkio obrak, 47.388 euroko zenbatekoan.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala