Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SEMBLANTE ANDALUZ

Semblante Andaluzek hiru urterako hitzarmena sinatu du Udalarekin

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak eta Semblante Andaluzeko presidente José María Melladok hiru urterako hitzarmena sinatu dute, elkarteak gure herrian egiten duen jarduera 11.986 eurorekin finantzatzeko.

1. argazkia

Hitzarmen horren bidez finantzatzen dira Semblante Andaluz elkarte kulturalak gure herrian antolatu ohi dituen jarduerak: Andaluziaren Eguna, Rozioko Erromeria, Aste Kulturala eta Gabon Kanten Jaialdia.

Elkartearen estatutuetan jasotzen denez, helburuetako bat Gipuzkoan bizi diren andaluziarren arteko solidaritate loturak ezartzea da, jatorriko herri eta hiriekin, baita beste erakunde sozial eta kulturalekin ere.

Melladok adierazi zuenez, elkartetik normaltasunera itzultzeko gogo handia dago, urtean zehar egiten diren jarduera guztiak egin ahal izateko.

Elkarteak 6.985 euroko aurrekontua aurkeztu du 2021 urterako.

Udalaren finantzazioa hurrengo hau da:

  • 2021eko ekitaldia: 3.940 €
  • 2022ko ekitaldia: 3.995 €
  • 2023ko ekitaldia: 4.051 €