partekatu
• AGENDA KULTURALA
Sorkuntza, erreflexioa eta parte-hartzea elkartzen dituen otsaileko agenda
Aitatxo, Donosti 1987, Go!azen, CIMASUB eta Beat Eroak-ek markatuko dute hileko agenda.
Lasarte-Oriako Udalak otsaileko kultur programazioa aurkeztu du, zinema, antzerkia eta musika uztartzen dituen agenda anitza. Adin guztietako publikoari zuzendutako proposamenak dira, kultur kalitatearen eta gazteen parte-hartzearen aldeko apustu garbia egiten dutenak.
Emozio handiko zitarekin abiatuko da agenda otsailaren 5ean, osteguna, 19:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan. Aitatxo dokumentala proiektatuko da, lau gurasoren ikuspegitik seme edo alaba baten galerari buruzko tabuak hausten dituen lana. Doako sarrerarekin, gizonezkoen duelurako eskubidea ikusaraztea eta esperantza mezua zabaltzea bilatzen du saioak, testigantza partekatuaren bidez.
Otsailaren 7an, larunbata, 19:30ean, "Donosti 1987. Un asunto de txapelas", umoretik iraganerako bidaia proposatzen duen komedia. Reala Kopako finala lehiatzear dagoela, antzezlanak gaur egungoa ez den Donostia bat erretratatzen du itxuraz, baina ezagunak diren portaera eta dinamikekin , ematen duena ez den istorio batean
Programazioan haurrentzako eta familientzako pentsatutako proposamenak ere izango dira, hala nola, Go!azen, otsailaren 28an, larunbata, bi funtziotan antzeztuko dena, 17:00etan eta 19:00etan. Euskarazko ikuskizun ezagunak musika, umorea eta balio positiboak uztartzen ditu, eta familiek gehien espero duten hitzorduetako bat bilakatu da.
Otsailean, Lasarte-Oria zinema dokumentalaren nazioarteko zirkuituan kokatuko da berriro, CIMASUB Nazioarteko Jaialdiaren bidez. Proiekzioekin eta jarduera osagarriekin zabalduko da programazioa hilean zehar.
Berrikuntza nabarmen gisa, Euskara arloak Beat Eroak bultzatzen du, Buruntzaldeko 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako rap proiektu parte-hartzailea. Proiektua bi fasetan garatuko da: otsailean letrak, errimak eta mezuak landuko dira, eta martxoan udalerri bakoitzak kanta propio bat osatuko du, herrien arteko lehia batean parte hartuko duena. Lasarte-Orian, tailerrak otsailaren 20an eta martxoaren 16an izango dira, 17:00etan, eta rap-eko profesionalek dinamizatuko dituzte, ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea. Datozen egunetan jarduera honi buruzko informazio zehatza eskainiko da.
Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak adierazi duenez, “otsaileko kultur programazioak erakusten du Udalak askotariko eta kalitatezko agenda eskaintzeko borondatea duela, kultur hitzordu handiak zein gazteriarekin bereziki konektatzen duten proiektu parte-hartzaileak txertatuz”.