Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GAITU PROGRAMA

Teknologiari euskaraz irakatsi nahi diozu? www.gaitu.eus

Nazioarteko Common Voice proiektua Euskal Herri mailan sustatzeko helburuarekin martxan jarriko den kanpaina da GAITU.

1 / 2
1. argazkia

Udaleko Euskara Batzordeko lehendakari Jon Antxordokik eta Ttakun Kultur Elkarteko lehendakari Mari Karmen Ormazabalek GAITU proiektua Lasarte-Orian zabaltzeko asmoen berri eman dute. Prentsaurrekoan lagun izan dituzte euskalgintzako beste hainbat erakundetako ordezkariak, besteak beste, herriko ikastetxe guztietako irakasleen eta guraso-elkarteen eta euskaltegien ordezkariak.

Esan duten modura, bizi garen garaiotan, hizkuntza batek bizirauteko teknologia berrietara ere egokitu behar du. Eta sinetsi ala ez, bide horretan herritarrok egin dezakegun ekarpena handia da.

Egunerokoan gure inguruan ikusi daitekeen bezala, gero eta arruntagoa da teknologiarekin ahotsa erabiliz komunikatzea. Gero eta arruntagoa da ahotsaren bidez gailuei aginduak ematea: hainbat etxetan daude jada Alexa, Cortana edo Google-en morroia (Google Assistant) bezalako gailuak, mugikorrekin edo autoekin ere ahots bidez komunikatzen gara.

Kontua, ordea, zera da, teknologia hori garatzen duten enpresa handiek ez dute pribatutasuna errespetatzen eta hizkuntza nagusiak bakarrik kontuan hartzen dituzte, euskara kanpo utziz.

ZER DA GAITU?

Nazioarteko Common Voice proiektua Euskal Herri mailan sustatzeko helburuarekin martxan jarriko den kanpaina da GAITU. Kanpaina honetan, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Librezale elkartea eta Euskaltzaleen Topagunea daude inplikatuta.

AUZOLAN DIGITALA

Ahots asko behar dira, ordea, makinek hizkuntza bat ikas dezaten. Common Voice proiektuari esker, ahots grabaketa sorta erraldoia sortzea ahalbidetzen da, edonori eta edozein hizkuntzatan (euskara barne), ahotsa erabiltzen duten gailuak modu azkar eta erraz batean trebatzeko aukera emango diona. Erronka polita dugu esku artean oraingoan: euskaldunok euskaldunontzat egina, gaur-biharko euskaldun guztiontzat onuragarria, publikoa, irekia, irabazi-asmorik gabea eta kolaboratiboa.

NOLA PARE HAR DEZAKEZU?

Lasarte-Orian ahots grabaketak egiteko gonbidapena luzatzera datoz aipatutako eragile guztiak. Izan ere, datu basea handitzeko herritarron beharra daukate, gure ahotsak behar dituzte.

Ados bazaude, ahots dohaintza egitea oso erraza da, eta edozein ordenagailu/mugikor/tablet-etik egin daiteke. www.gaitu.eus webgunean sartu “hitz egin” botoiari sakatu eta webguneak esaldi bat eskaintzen dizu irakurtzeko, esaldia esan, eta botoiarekin grabazioa amaitu. Webguneak beste esaldi bat eskaintzen dizu, eta bost esaldi grabatutakoan, ondo grabatuta ote dauden entzutea komeni da. Ondo baldin badaude, “bidali” sakatu. Eta segi nahi adina esaldi grabatzen.

Horixe behin eta berriz eta ahalik eta lasarteoriatar gehienek egitea da proposamena.