partekatu
• TREBA GURASOAK
Treba Gurasoak: gurasoei prestakuntza emateko programa
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako Udalak haurren eta nerabeen hezkuntzarekin eta ongizatearekin duten konpromisoa indartu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak TREBA Gurasoak ekimenaren hirugarren edizioa antolatu du, Buruntzaldeko udalekin lankidetzan. Otsailaren 15etik martxoaren 13ra bitartean egingo den edizio honetarako bederatzi tailer antolatu dira guztira Lasarte-Orian, Andoainen, Astigarragan, Urnietan eta Usurbilen.
Gaur goizean Lasarte-Oriako udaletxean egin den prentsaurrekoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendariak, Isaac Palencia, eta Agustín Valdivia alkateak hartu dute parte eta aurreko edizioen balantzea egin dute. 2022-2023 programazioa "erabateko arrakastatzat" jo du Palentziak, eskualdean antolatutako tailerretan guraso askok parte hartzen dutelako; izan ere, "uneren batean" gurasoek laguntza behar dute hezkuntza-prozesuan duten zeregina "behar bezala" betetzeko.
Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendariak azaldu duenez, "aztertuko diren gaien artean daude osasun mentala, pornografia eta pantailen erabilera, familiak kezkatzen dituzten gaurkotasun handiko beste gai batzuen artean".
Palentziak eta Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, berriz, honako hau adierazi dute: "gizarte gisa, ulertu dugu inor ez dela jaio gure seme-alabak hezteko moduaren ezagutzarekin. Prozesu honetan guztiok behar dugu laguntza eta orientazioa ".
2021-2022an, 11 hitzaldi egin ziren, eta 3 udalek parte hartu zuten (Lasarte-Oria, Hernani eta Urnieta). Guztira 236 guraso bertaratu ziren. 2022-2023an, parte-hartzea 5 udaletara zabaldu zen (Lasarte-Oria, Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbil), eta guztira 312 gurasok hartu zuten parte.
Harrera ona izan duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Buruntzaldeko udalek TREBA Gurasoak ekimenaren programazioa indartu dute aurtengo ediziorako. Programazioan 21 hitzaldi sartu dituzte, eta horrek esan nahi du % 90eko igoera izan dela 2022-2023 aldiko datuekin alderatuta.
Buruntzaldeko hitzaldiak eta tailerrak
Andoain
Otsailak 15 17:30
Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu. Rakel Gamito.
Martxoak 13 18:00
Osasun mentala eta nerabeak. Estibaliz Ansotegi.
Astigarraga
Otsailak 21 18:00
Arauak eta mugak. Nola ezarri era asertivo batean. Leyre Cano
Lasarte-Oria
Otsailak 21 18:00
Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote? Eider Goiburu.
Urnieta
Otsailak 14 17:30
Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen. Leyre Cano.
Martxoak 5 18:00
Harreman osasuntsuak lagun artean. Nerea Mendizabal.
Usurbil
Otsailak 22 17:30
Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak. Donna Apellaniz Nieto.
Martxoak 14 17:30
Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote? Eider Goiburu.
Martxoak 21 18:00
Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen. Leyre Cano.