Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   BERTSO JASA

“Udaberriko bertso jasa, bat-bateko jolasa” ekimena

“Udaberriko bertso jasa, bat-bateko jolasa” ekimena antolatu dute Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak hilaren 25erako.

1. argazkia

Elkarte eta erakunde horietako ordezkari Arkaitz Illarramendi eta Jon Antxordokik jakinarazi dutenez, 2015 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako jarduera da.

30 toki daudenez, parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute bide hauetakoren bat erabilita:

    • Geltoki kaleko 4. zenbakiko bulegoan (9:00/13:00 eta 16:00/18:00. Itxita astelehen goizetan eta ostiral arratsaldeetan)
    • Posta elektronikoaz (kultura@ttakun.eus edo aisia@ttakun.eus)
    • WhatsApp (695 78 53 89 / 695 78 53 92).

Ttakunenean egingo dute saioa, 10:45etik 12:00etara.

Bat-bateko jolasa

Bertsolaritzaren ohiko zirkuituan eskaintzen diren bertso saioak publiko helduentzako sortuak dira. Bertsolariak jende helduari kantatzen dio, horregatik, erabiltzen diren esamoldeak, hiztegia, gaiak eta orokorrean, komunikazio modua publiko helduari bideratua dago.

Eskema hori hautsi eta haurrak bertsolaritzara erakartzea helburu duen formatu desberdin batera jo dugu. Hezkuntza arloan jarduten diren bi bertsolarik gidatuko dute saioa eta haien zeregina saio egituratu baten bidez haurren interesa piztu eta jarduera dinamiko bat eskaintzea izango da.

Haurren zeregina, aldiz, bertsolarien mingainak dantzan jartzeko egoerak eta hitzak proposatzea. Dakigunagatik, haur eta bertsolarien arteko elkar elikatze horrek emaitza oso onak eman izan ditu, baita familiako giroa oso euskalduna ez duten haurren kasuan ere.

Haurren parte hartzea behar beharrezkoa izango da eta entzule ezezik, partaide aktiboak izango dira. Gai-jartzailerik egongo ez denez publikotik ateratako haur boluntarioen ideietatik sortuko dira gaiak momentuan eta hitzekin nahiz errimekin jolasean ariko dira bai bi bertsolariak eta bai haurrak, euskararen erabilera sustatuz.

Horrela, zenbait haurrek jolasaren bidez izango dute lehenengo hartu-emana bertsolaritzarekin. Gaztetxoen interesa piztu eta etorkizunean bertso-eskolara gerturatzeko lagungarria izan daitekeelakoan uste da.                      

FITXA ARTISTIKO-TEKNIKOA

  • Noiz: Ekainaren 25ean, 10:45-12:00
  • Non: Ttakunenean
  • Nori zuzendua: 6 eta 9 urte bitarteko haurrak (30 haur gehienez)
  • Iraupena: 60 minutu
  • Gidoia: Unai Mendizabal
  • Zuzendaritza: Unai Mendizabal
  • Bertsolariak: Hezkuntza arloan jarduten diren bi bertsolari (Lierni Rekondo eta Iker Ormazabal Tturko)