Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ATERPEAREKIKO HITZARMENA

Udaberriko Festa aurkeztu da

Aterpeak “Udaberriko Festa” maiatzaren 16tik 28ra bitartean egingo dela iragarri zuen. Egun horietan 80 bat saltokitan erosten dutenek 2.000 euro eskuratuko dituzte erosketa-bonuetan.

1. argazkia

Aterpeko hainbat kide, Agustín Valdivia alkatea bertan zela, Miguel Angel Prietok Aterpeko Udaberiko Festa aurkeztu zuen. Festa horren helburu nagusia tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea da, kasu honetan Aterpeko merkataritzan.

Kanpaina honek bi zati ditu. Alde batetik, 2.000 euroko zozketa erosketa-bonuetan maiatzaren 16tik 28ra bitartean Aterpean parte hartzen duten establezimenduetan erosten dutenei.

Bestalde, marrazki erakusketa bat egingo da Sasoeta-Zumaburu eta Garaikoetxea-Landaberri ikastetxeetako 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilen "Herrien arteko elkartasuna" gaiarekin.

Guztira 696 haurrek parte hartu dute.

Marrazkiak maiatzaren 16tik 20ra bitartean egongo dira ikusgai kanpainan parte hartzen duten 46 establezimenduetan. Haurrek marrazkia aurkitzen dutenean, opari bat emango zaie.

Jarduera horren bidez, batetik, Lasarte-Oriako kontsumoa sustatu nahi da, eta, bestetik, haurrek eta haien familiek udalerri osoan banatuta dagoen merkataritza ezagutu.

Horrez gain, bi egun horietan zehar hainbat jarduera egingo dira:

Maiatzaren 27an, ostiralarekin

  • 17:00-19:30: Nahio Arropa Denda: Musika zuzenean DJ batekin.
  • 19:00-21:00: Arkupe Taberna: Rock bertsioen musika kontzertua
  • 19:00-21:00: Café-Bar Buenetxea: Patata minak eta garagardoa 5€tan

Eta, gainera, eskaintza bereziak hainbat establezimendutan. (Ikus deskargatzeko liburuxkak)

Maiatzaren 28an, larunbatarekin

11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara: Txu-Txu Trena Lasarte-Oriako kaleetan zehar, Okendo plazan geldialdia eginez.

Haurrentzako jarduerak

Maiatzaren 27an, ostiralarekin

  • 17:00-18:00.- Ormazabal Loradenda
    • “Landatu zeure landarea” tailerra.
  • 17:00-19:00.- Ola Enmarcación
    • “Mural bat egin” taillerra.
  • 17:00-19:30.- Nahio Arropa Denda
    • “Poltsa apainketa” tailerra.
  • 17:30-19:30.- Dulce Tentación
    • “Paperezko panpina egin” tailerra.
 

Actividades adultos

Programa [pdf]

 

Actividades infantiles

Programa [pdf]