partekatu
• UDAKO TXOKOAK
Udako Txokoetan izena ematen jarraitzeko bulegoa irekiko da apirilaren 8an, 9an eta 10ean
Udako Txokoetan izena eman nahi duten guztiek aukera izango dute Antonio Mercero Guneko beheko solairuan irekiko den bulegoan, apirilaren 8an, 9an eta 10ean, goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara.
Aurreko urtean bezala, Udalak antolatutako Udako Txokoek bi txanda izango dituzte, bata uztailean eta bestea abuztuan eta txanda bakoitzean bi modalitate eskainiko dira, 3 ordukoa (10:00etatik 13:00etara) eta 4 ordukoa (9:00etatik 13:00etara). Haur Hezkuntzako haurren kasuan, 3 ordukoaren prezioa 102,00 €-koa izango da eta 4 ordukoarena, berriz, 137,00 €-koa. Lehen Hezkuntzako Lehen Hezkuntzako haurren kasuan, berriz, kiroldegiko abonatuak direnen kasuan aipatutako prezio berak izango dituzte eta abonatuak ez direnek, berriz, 117,60 € ordaindu beharko dituzte 3 ordukoaren kasuan eta 152,60 € 4 ordukoen kasuan.
Hobariak
Gizarte Larrialditako Laguntzak jasotzen dituzten herritarrek, gainerako udal zerbitzuetan dituzten hobari berak izango dituzte (%25 eta %100 artekoak). Bestalde, Udako Txokoetan seme-alaba bat baino gehiago matrikulatzen de kasuan ere, hobariak izango dira (%10, 2 kide direnean; %30, 3 direnean, eta, %50, 4 kide edo gehiago direnean), baldin eta unitate familiarraren PFEZren deklarazioari dagozkionetarako, zerga oinarriak ez gainditzea Efektu Multipleko Errentaren Indikadore Publikoaren (EMEIP) urteko zenbatekoa lau halakoan (<30.119,04€).
Iturria: Lasarte-Oriako Udala