partekatu
• KIROLA
Udal Kirol Zerbitzuaren 2020ko diru-laguntzen deialdia.
2020ko otsailaren 13an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuaren 2020ko diru-laguntzen deialdia.
Diru-laguntzak zenbateko hauekin hornituko dira:
- Laguntza arruntak: 62.000€.
- Laguntza puntualak: 12.000€.
- Emakumeen kirol federatuaren sustapena: 8.000€.
- Jon Tecedor diru-laguntza: 1.800€.
Diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 27an itxiko da. Data horren ondoren aurkeztutako eskaerak baztertuak izango dira.
Justifikazio-kontuak aurkezteko epea 2020ko irailaren 30ean itxiko da; urtearen azkeneko hiru hilekoan garatuko diren jarduerentzat eta programentzat justifikazio-kontuak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 31n itxiko da.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala