2021ko maiatzaren 12an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuaren 2021ko diru-laguntzen deialdia.
									
																		
										
																				
										
									Diru-laguntzak zenbateko hauekin hornituko dira: 
· Laguntza arruntak: 65.000€. 
· Laguntza puntualak: 9.900€. 
· Emakumeen kirol federatuaren sustapena: 10.000€. 
· Jon Tecedor diru-laguntza: 1.800€. 
 
Diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea 2021ko ekainaren 23an itxiko da. Data horren ondoren aurkeztutako eskaerak baztertuak izango dira. Justifikazio-kontuak aurkezteko epea 2021ko irailaren 30ean itxiko da; urtearen azkeneko hiru hilekoan garatuko diren jarduerentzat eta programentzat justifikazio-kontuak aurkezteko epea 2022eko urtarrilaren 31n itxiko da.
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala