Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   NEGUKO KANPAINA

Udalak 10.377 euro esleitu ditu zuhaitzak eta zuhaixkak erosteko

Udalak 31 zuhaitz eta 949 zuhaixka erosi ditu udalerriko hainbat gunetan lehengoak berritzeko eta berriak landatzeko. Erosketa hori neguko kanpainaren barruan egin da.

1. argazkia

Pépinières Lafitte (5.933 euro) eta Viveros Pedro Aguirre (4.444 euro) enpresek 31 zuhaitz eta 949 zuhaixka hornituko dizkiote Lasarte-Oriako Udalari, guztira 10.377 euroko zenbatekoarekin, neguko kanpainako beharrak asetzeko, landaketak egiteko geldialdi begetatiboa aprobetxatuz.

25 zuhaitz herri osoan zehar beharrezkoak diren birlandatzeak egiteko erosi dira; beste 6 zuhaitz, berriz, Brigitarren komentuan instalatuta dagoen jaiotzara destinatuko dira hasiera batean. 6 zuhaitz horiek, behin Eguberrietako jaiegunak igarotakoan, Sasoetan N-1 autobiaren ondoko pendizean landatuko dira, inguru horretako landare-hesia sendoagotzeko.

Zuhaixken kasuan, nabarmendu behar da landaketa berriko 510 santiago-belar erosi direla Tximistarreta parkerako. Horrez gain, beste 439 zuhaixka erosi dira erretiratu behar izan direnak ordezkatzeko. Zonaka banatu dira, eta erosketa hauek nabarmentzen dira:

  • Pitosporoak Atsobakarreko espaloietarako.

  • Sasiamak Zapategirako eta Villa Mirentxurako

  • Hortentsiak eta tutu-eskuilak Oztaranerako

  • Azaleak Zumabururako

  • Landare igokariak Sasoetarako.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala