Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   LAGUNTZAK

Udalak 18.702 euro eman dizkie 13 entitate sozialei

Zerbitzu Sozialen Departamentuak 18.702 ¤ eman dizkie Lasarte-Orian kolektibo desabantailatuen alde lan egiten duten 13 entitateri.

1. argazkia

2018eko diru-laguntzen deialdira 13 eskaera aurkeztu ziren. Honako erakunde hauek lortu dute beren proiektu sozialetarako finantzazioa:

  • AGIFES. Buruko gaixotasuna duten pertsonei eta familiartekoei arreta zuzena emateko programa.1.517€.
  • IZAN FUNDAZIOA. Martuteneren espetxeko presoentzako espetxe-arreta programa. 1.379€.
  • ADEMGI. Urteko Proiektu Orokorra. 1.327€.
  • ALCER-GIPUZKOA. Arreta-zerbitzu psikosozial eta soziosanitarioa. 1.718€.
  • ATECE Gipuzkoa. Burmuineko kalte hartua duten pertsonei eta haien familiei arreta osoa emateko programa. 1.608€.
  • ORTZADAR. Heltzen Proiektua. Bazterketa arriskuan dauden aniztasun funtzionala duten pertsonen aldeko laguntza programa. 1.488€.
  • ADAHIGI. Arreta Faltaren Nahasmendua eta Hiperaktibitatea dutenen familientzako mantentzioko eta arreta goiztiarreko programa. 1.518€.
  • GAUTENA. Udaleku irekien programa. 906€.
  • NAGUSILAN. Beti Zurekin Programa. 1.270€.
  • AGI. Ikusmen-urritasun larria duten edo itsu diren nerabeei eta familiei laguntza psikosoziala emateko programa. 1.518€.
  • GBGE. Rexcatering, elikagai-soberakin errekuperazioa. 1.607€.
  • AGIPASE. Krisian dauden familientzako orientazioko eta arretako programa. 1.469€.
  • AGIAC. Antikoagulatuei arreta osoa emateko programa. 1.677€.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala