partekatu
• LAGUNTZAK
Udalak 18.702 euro eman dizkie 13 entitate sozialei
Zerbitzu Sozialen Departamentuak 18.702 ¤ eman dizkie Lasarte-Orian kolektibo desabantailatuen alde lan egiten duten 13 entitateri.
2018eko diru-laguntzen deialdira 13 eskaera aurkeztu ziren. Honako erakunde hauek lortu dute beren proiektu sozialetarako finantzazioa:
- AGIFES. Buruko gaixotasuna duten pertsonei eta familiartekoei arreta zuzena emateko programa.1.517€.
- IZAN FUNDAZIOA. Martuteneren espetxeko presoentzako espetxe-arreta programa. 1.379€.
- ADEMGI. Urteko Proiektu Orokorra. 1.327€.
- ALCER-GIPUZKOA. Arreta-zerbitzu psikosozial eta soziosanitarioa. 1.718€.
- ATECE Gipuzkoa. Burmuineko kalte hartua duten pertsonei eta haien familiei arreta osoa emateko programa. 1.608€.
- ORTZADAR. Heltzen Proiektua. Bazterketa arriskuan dauden aniztasun funtzionala duten pertsonen aldeko laguntza programa. 1.488€.
- ADAHIGI. Arreta Faltaren Nahasmendua eta Hiperaktibitatea dutenen familientzako mantentzioko eta arreta goiztiarreko programa. 1.518€.
- GAUTENA. Udaleku irekien programa. 906€.
- NAGUSILAN. Beti Zurekin Programa. 1.270€.
- AGI. Ikusmen-urritasun larria duten edo itsu diren nerabeei eta familiei laguntza psikosoziala emateko programa. 1.518€.
- GBGE. Rexcatering, elikagai-soberakin errekuperazioa. 1.607€.
- AGIPASE. Krisian dauden familientzako orientazioko eta arretako programa. 1.469€.
- AGIAC. Antikoagulatuei arreta osoa emateko programa. 1.677€.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala