partekatu
• BERZIKLATZEA
Udalak 4 minigarbigune jarriko ditu material txikien gaikako bilketa errazteko
Minigarbiguneak Basaundin, Zabaletan, Ola kalean eta Hipodromo etorbidean jarriko dira. Horietan pilak, bateriak, CDak, tonerrak, bonbillak, tresna elektronikoen bateriak eta telefonoak utzi ahalko dira.
Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak eta Zerbitzu Publikoetako zinegotzi David Mateosek iragarri dute minigarbiguneak jarriko dituztela martxan, gure udalerrian gaikako bilketa hobetzen laguntzeko.
Valdiviak iragarri du 4 minigarbigune jarriko direla udalerrian, guztiak hondakinak biltzeko kontainerren isla baten ondoan. Zehazki, hauek dira puntuak:
- Basaundin, tenis-pistaren ondoan.
- Zabaletan, frontoiaren atzean.
- Ola kalean, Onceko kioskotik hurbil.
- Hipodromo etorbidean, taxien geralekuaren parean.
Lasarte-Oriako Udalak neurri-sorta bat abiatu du udalerriko birziklatze-tasa handitzeko helburuarekin, hala nola lurpeko kontainerren islak kentzea, kontainerren isla osoen distribuzioa aldatzea, errefusaren txartel bidezko kontainerrak hornitzea, kontzientziatzeko kanpaina egitea, etab.
Neurri-multzo zabal horren barruan, udaleko aurrekontuetan partida bat onetsi zen minigarbigune horiek erosteko, herritarrek bertan era askotako elementuak utz ditzaten. Hartara, garbigune konbentzionaletara (elementuak tratatzeko puntu espezializatuetara) joan beharra saihestuko da, edo zuzenean errefusaren kontainerretan uztea.
Minigarbigune horietan hainbat elementu jasoko dira: CDak, DVDak, tapoiak, pilak, bonbillak, moblilak, telefonoen kargagailuak, etab.
Blipvert Recologics enpresari adjudikatu zaio 4 minigarbiguneen hornidura, 12.463 euroan.
Minigarbigune bakoitzak 7 aho ditu, bertan utz daitekeen elementu bakoitzaren irudi batekin bereizita.
Birziklatzeko eta kontzientziatzeko sistema dual bat da, hiriko hondakin solido txikiak gaika biltzea ahalbidetzen baitu eta, aldi berean, Udalari kanpaina munizipalak egiteko aukera ematen baitio.