partekatu
• HERRI-KONTSULTA
Udalak balorazio positiboa herri-kontsultako parte-hartzeari buruz
Parte-hartzea oso apala izan zen arren (erroldaren % 7,88), Lasarte-Oriako alkateak balorazio positiboa egin du herritarren parte-hartzeaz, 1.258 lasarteoriatar hurbildu baitziren bozketako mahaietara, normaltasun osoz igaro zen jardunaldi batean.
Agustín Valdiviak, Lasarte-Oriako alkateak, balorazio positiboa egin du joan den apirilaren 25eko igandean egindako herri-kontsultan herritarrek izandako parte-hartzeari buruz. Parte-hartzearen indizea oso apaltzat jo behar badugu ere, eta kausak arretaz aztertu behar ditugu, egia da Lasarte-Orian herritarrek parte hartzeko egindako prozesuen artetik jende gehien mobilizatu duena izan dela.
Valdiviak beharrezkotzat jotzen du erantzun azkar bat ematea hiri-hondakinen bilketaren egoerari, eta, horretarako, ahalik eta lasterren proposatuko du egoera horri konponbide bat ematea, kontsulta honen emaitza oso kontuan izan beharko duena.
Alkatearen iritziz, zabor-ontzien arazoa konpontzeaz gain, gaur egun egiten dugun gaikako bilketa handitzea bermatuko duen sistema bat ezarri behar dugu.
Gogoan izan behar da kontsultan 1.558 lasarteoriatarrak (% 7.88) parte hartu dutela, 15.965 pertsonako errolda batetik. Emaitza honako hau izan zen:
Boto baliogabeak |
3 (% 0,24) |
Boto zuriak |
1 (% 0,08) |
Kentzearen aldekoak |
702 (% 55,94) |
Mantentzearen aldekoak |
552 (% 43.98) |