partekatu
• LANA
Udalak bere zerbitzu guztietako langileen soldata% 100ean mantenduko du
Lasarte-Oriako Udalak oso-osorik ordainduko du gaur egun COVID-19 pandemiaren ondorioz geldirik dauden zerbitzuei adskribatutako langileen soldata.
COVID-19ak sortutako pandemiaren ondorioz martxoaren 14an ezarritako alarma-egoerak herritarrei zenbait zerbitzu ixtera behartu zuen udala.
Egoera horren aurrean, publikoarentzat aldi baterako itxita dauden zerbitzuak ematen dituzten enpresekin kontratuak ez etetea erabaki du Lasarte-Oriako Udalak. Neurri horren bidez, zerbitzu horietan lan egiten duten langileek soldata osorik mantenduko dutela bermatu nahi du.
Erabakia kontratatutako enpresa horiei jakinarazi zaie, pertsona horiek ABEEE batean sartu ahal izatea saihesteko.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala