partekatu
• UDALBATZARRA
Udalbatzarra ostegun arratsaldez Lasarte-Oriako Udaletxean
Udal webgunetik zuzenean jarraitu ahal izango da.
Ostegun honetan, abenduaren 12an, osteguna, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udaletxean ohiko osoko bilkura izango da. Hona hemen egon daitezkeen gaiak:
- Azaroaren 4tik abenduaren 8ra arte (biak barne) emandako alkatetza-dekretuen berri ematea; 2207tik 2495era bitarteko dekretuen zenbakiak.
- “Euskara sustatzeko ekintza plana (ESEP) Lasarte-Orian 2019-2022” 2025ko abenduaren 31ra luzatzea onartzea.
- Lasarte-Oriako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren behin betiko onarpena.
- A38 HEA, Goiegi Gora desklasifikatzeko eta Goiegi baserriko lurretan azpieremu berri bat sortzeko hirigintza-antolamenduko hitzarmenaren behin betiko onespena.
- Gai-zerrendan sartzea berretsi ondoren, alkatetzaren proposamena onartzea, hautaketa-prozesuko epaimahaiaren erabakia ofizioz berrikusteko espedienteari hasiera emateko.
- Gai-zerrendan sartzea berretsi ondoren, alkatetzaren proposamena onartzea, hautaketa-prozeduraren oinarriak ofizioz berrikusteko espedienteari hasiera emateko.
- Galdera eta eskariak
Bilkura online jarraitu ahal izango da udal webgunean.
Argazkia eta informazioa: Lasarte-Oriako Udala