Udalbatzarrak ordenantza fiskal berriak onetsi ditu. Zergak eta tasak % 2,2 igo dira, arau orokor gisa. Izoztu egin dira ur-horniduraren tasak.
2022. urterako zergak eta tasak igotzeko erabilitako irizpidea da Funcas-en (Aurrezki Kutxen Fundazioa) uztaileko KPIaren aurreikuspena aplikatzea, urte horretarako % 2,2koa dena. Horrek esan nahi du aspaldiko urteetatik hona eta hainbat gobernuk aplikatu izan duten irizpide berari jarraitu zaiola.
Ordenantzak aldeko 8 botorekin (PSE-EE), kontrako botorik gabe eta 9 abstentziorekin (EH Bildu, EAJ-PNV eta ELOP) onetsi dira. 16 emendakin landu dira, eta horietatik 4 onetsi dira, 4 erretiratu eta 8 atzera bota.
% 2,2ko igoeraren salbuespenak:
· Ur-horniduraren tasa izoztu egin da.
· % 50eko hobaria aplikatuko zaio herriko baserritarren produktuen postuei aplikatzen zaien tasari, lehen sektoreari laguntzeko.
· Kirol-zerbitzuen tasak % 1,4 igo dira, Buruntzaldean adostu zen bezala.
Hala ere, eta KPIaren goranzko joera ikusita, proposatutako igoera moderatua da baldin eta kontuan hartzen badugu urte-amaierarako egungo aurreikuspena dela Funcasen KPIaren indizea % 3tik gorakoa izatea.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala