partekatu
• ERRIBERAKO BERRURBANIZATZEA
Udalbatzarrak Erriberako etxabeak berrurbanizatzeko obra adjudikatu du 3.580.533 euroan
Obra Campezo Obras y Servicios eta Jaizubía Obras y Servicios enpresek osatutako Erribera ABEEari adjudikatu zaio. Obrak 15 hilabeteko epea du burutzeko.
Udalbatzarrak Erribera kaleko etxabeak berrurbanizatzeko obren adjudikazioa onetsi du.
Lizitaziora hiru ABEE aurkeztu ziren. Proposamenak aztertuta, Campezo Obras y Servicios eta Jaizubia Obras y Servicios enpresek osatutako Erribera ABEEari adjudikatu zaio obra, 3.580.533 euroan, eta kontratua sinatzen denetik 15 hilabeteko epea du obra burutzeko.
Obra horrekin, honako helburu hauek lortu nahi dira:
- Gune hori erriberako pasealekuaren eta bidegorriaren erabilera izan dezan egokitzea; horrela, azpiegitura horri jarraipena emango zaio udalerrian Oria ibaiaren erribera osoan zehar.
- Eremuaren urbanizazio-kondizioak hobetzea, populazioaren gainerakoak dituenetara egokituz.
- Argiteria berritzea, lehendik dauden luminarien ordez LED teknologiako beste batzuk jarriz, horrela erreferentziako araudian ezarritakoak baino argiztapen-maila nabarmen handiagoak lortuz, arkupeak leku seguru bat bihurtzeko.
- Arkupeetako forjatuaren estruktura indartzeko soluzio bat egitea, 300 kg/m2 inguruko erabilera-gainkarga lortuko duena, eta, aldi berean, arkupeen azpialdeko lokaletan ur-filtrazioei konponbidea ematea, forjatuari inpermeabliziazio egokia emanez.
- Etxabeak garbitzeko eta mantentzeko lanak erraztea, egiturazko errefortzu horri esker garbiketa-makina egokiak sartu ahal izango baitira.