Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KIROLA

Urriaren 20an Lasarte-Oriako 2019ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua amaituko da

Lasarte-Oriako 2019ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesuaren proposamenak aurkezteko epea urriaren 20an itxiko da. Saritutako kirolariek diploma bat jasoko dute abenduan egingo den Lasarte-Oriako Kirolaren Galan.

1. argazkia

Ondoko gaietan nabarmendu diren Lasarte-Oriako pertsona helduak izan daitezke hautagai:

  • Lasarte-Oriako kirolaren alde egindako lanagatik.
  • Bere kirol ibilbide pertsonalagatik.

Lasarte-Oriako kirol elkarteek eta edozein lasarteoritarrak proposatu ditzakete hautagaiak.

Elkarte edota herritar bakoitzak, gehienez ere, hautagai bat aurkeztu ahal izango du sari bakoitzeko. Hautagaiak aurkezteko, horretarako espresuki prestatutako fitxa bete beharko da. Fitxa hau Lasarte-Oriako Udalaren webgunean zintzilikatuta dago.

Hautagaien proposamenak emailez kirolak@lasarte-oria.eus helbide elektronikora bidali beharko dira, edota Maialen Chourraut kiroldegian horretarako dagoen kaxan sartu beharko dira.

Epaimahaia, Udalaren Kirol Batzordeko kideekin eta Lasarte-Oriako kirol elkarteak, aipatutako batzordean duten ordezkariarekin dago osatua.

Kirol zerbitzuan proposamenak jaso ostean,  hautagaien zerrenda eta botoa emateko betebeharreko fitxa emailez bidaliko zaizkie elkarteei eta baita kirolen Batzordeko kideei ere.

Hautagaien artean boto banaketa egingo dute elkarteek eta Batzordekideek, bakoitzak bere aldetik 3, 2 eta boto 1 emanez sari ezberdinetan (emakumea, gizonezkoa, ibilbidea) proposatutako hautagaien artean. Kirol elkarteek botoak emailez bideratu beharko dituzte Kirol Zerbitzura azaroaren 10a baino lehen. Batzordeko ordezkariek aldiz, azaroko ohiko bileran aurkeztuko dituzte beraien bozkak.

Batzordekideen botoen balioa alderdi bakoitzak udalbatzan dituen ordezkarien zenbatekoaren arabera konputatuko da.

Bozketan berdinketa emango balitz, Batzordeko Lehendakariak kalitatezko bozka erabili ahal izango du.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala