partekatu
• UDALBATZARRA
Urriko udalbatzarraren ohiko bilkura
Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du urriko ohiko bilkura. Ohiko bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.
Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.
Gainera, gai-zerrendakoak amaitutakoan herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie berriro. Batzar-aretoaren aforoa nabarmen murriztu denez gero, aretoan bertan egotea eragotziz, hitza hartu nahi duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orria beteta bidali beharko dute honako helbide honetara: erregistroa@lasarte-oria.eus. Parte-hartzaileei udalbatzarrean parte hartzeko jarraibideak adieraziko zaizkie.
Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:
-
2021eko ekainaren 10ean, ekainaren 25ean, uztailaren 8an eta irailaren 9an ospatutako akten onarpena.
-
Orain arte egindako kredituak aldatzeko espedienteeen kontu ematea.
-
Udaleko ondasun eta eskubideen 2020eko Inbentarioan egindako aldakuntzen onarpena.
-
Beterri-Buruntza Mankomunitatearen estatutuen proiektuaren behin betiko onarpena.
-
Alkatetzaren proposamena: Beterri-Buruntza Mankomunitateko Batzar Nagusirako edo gobernu kolegiatuaren organorako ordezkarien izendapena.
-
axiaren 2022ko ekitaldirako hiri tarifak onartzea.
-
Aldez aurretik presazko adierazpena eginda: Parke, lorategi, berdegune eta zuhaitzak kontserbatzeko eta mantentzeko kontratua esleitzea.
-
Galdera eta erreguak.