partekatu
• MARKER-BISERAK
Usurbilgo Lanbide Eskolak 15 marker-bisera donatu ditu udaltzainentzat.
Usurbilgo Lanbide Eskola prestakuntza profesionalerako zentro integratuak 15 marker-bisera eman dizkio Lasarte-Oriako Udalari.
Usurbilgo Lanbide Eskola prestakuntza profesionalerako zentro integratuko hainbat irakaslek 3D inprimagailuen bidez egin dituzte bisera-pantaila horiek, udaltzainek erabil ditzaten. Izan ere, maskarekin batera, babes gehigarria ematen diete COVID-19 birusaren aurkako prebentzioan.
Udalak biziki eskertzen du dohaintza hori, baita anonimoki jasotzen ari diren beste batzuk ere, eta gogorarazten du COVID-19 birusa geldiaraztea guztion lana dela.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala