partekatu
• SAN PEDRO JAIAK
Uztailaren 1ean, Freestyle Motocross taldearen ikuskizuna Andatza plazan
Uztailaren 1ean, 20: 00etan eta Andatza plazan, Freestyle Motocross taldearen ordubeteko ikuskizuna izango da, Maikel Melero eta Francis Costela pilotuekin.
Uztailaren 1ean, 20: 00etan, Andatza plazan, Fly Actionsen eskutik, Lasarteko Udalak Freestyle Motocrossen ordubeteko ikuskizuna aurkeztuko du. Maikel Melero eta Francis Costela pilotuek aho zabalik utziko gaituzte, motorren gainean egingo dituzten trikimailuekin.
Ekitaldiaren aurkezpenean izan ziren Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdivia, Jaietako zinegotzi Txus Alonso eta Fly Actionseko Iñigo Larrea.
Horretarako, jaurtitzeko arrapala bat eta azken belaunaldiko harrera puzgarri bat jarriko dira, bien artean 22 metroko tartea eta 12 metrorainoko altuera izango duelarik.
Bertaratutakoen artean speaker bat eta DJ bat ere izango direnez, seguru gaude arratsalde ahaztezina izango dela.
MAIKEL MELERO
34 urte, Albaceteko Cotillasen jaioa. KTM motoa
2005ean hasi zen freestyle egiten. Pilotu hau hasieratik ibili da munduko bazter guztietan zehar, Red BULL XFIGTHERS, XKINGHTS (Costa Rica), XGRAVITY, Frestyle Motokrosen Munduko Txapelketako pilotu gisa.
5 aldiz munduko txapeldun. Pilotu beterano eta saridun hau prest dator bere errepertorio guztia erakusteko, mundu mailan arrakasta izatera eraman baitu.
FRANCISCO COSTELA (FRANCIS)
30 urtekoa. Granadako Chaparralen jaioa. Kawasaki motoa.
2011n hasi zen freestyle egiten. Espainiako txapelketako proba batzuetan eta beste proba solte batzuetan parte hartu du. 2015ean Txinara bidaiatzeko aukera izan zuen, eta bertan jauzi egin zuen The house of dancing water izeneko ikuskizun batean. Azken 6 urteetan egunero aritu da jauzika. Covid-19 krisiaren ondorioz 2022an itzuli behar izan zuen eta bere bilakaera guztia erakusteko prest dator.
Pilotu profesionalez gain, tartetxo bat egongo da 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, beren "moltó"arekin edo antzekoarekin, kasko eta guzti, etorri eta ikuskizunean parte har dezaten, hala nahi izanez gero.
Parte hartu nahi duten guztiek Andatza plazako kioskoan eman beharko dute izena uztailaren 1eko 18: 00etatik 19: 00etara.
Erakusketa amaitzean, pilotuek autografoak eta argazkiak sinatuko dituzte nahi duten guztiekin.