Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2023. BELDUR BARIK

Zabaldu zeure Beldur Barik jarrera! 2023ko lehiaketa martxan!

Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko “Beldur Barik!” lehiaketa martxan da. Aurten ere herri mailako saria izango da Lasarte-Orian. Lanak aurkezteko epea azaroaren 11n amaitzen da.

1. argazkia

Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dieten neska-mutilen adierazpenak onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren eta LGTBIQfobiaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabideak eta jarrerak izan behar dira.

Lehiaketaren aurkezpenean izan ziren Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdivia, Berdintasunerako zinegotzi Lourdes Acevedo eta Emakumeen Zentroko berdintasuneko teknikari Maite Iglesias.

Acevedok nabarmendu zuen aurten bikotekideen aldetik indarkeria matxistaren biktima den emakume helduaren estereotipoarekin amaitu nahi dela, gaitz horrek mota guztietako emakumeei eragiten baitie, adina edozein dela ere.

Gainera, zinegotziak adierazi zuen aurten LGTBIQfobiatik datozen beste indarkeria-mota batzuen inguruan ere kontzientziatu nahi dela.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu beharko dute. Alegia, indarkeria matxistaren forma guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, askotarikoak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi beharko dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta matxismoaren aurkako mutilen konpromisoa, Beldur Barik jarrera agertuz.

Parte-hartzaileak: lehiaketara 12 urtetik 20 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahalko dira.

Lasarte-Oriako SARIAK:

  1. 1. kategoriako saria (12–14 urte): 200 €
  2. 2. kategoriako saria (15-17 urte): 200 €
  3. 3. kategoriako saria (18-20 urte): 200 €

Lanak aurkezteko epea azaroaren 11n amaitzen da. Bideoak euskaraz, gaztelaniaz edo elebitan izan daitezke, eta azpitituluak izan beharko dituzte.

Lasarte-Oriako sari banaketa azaroaren 23an izango da, ostegunean, arratsaldeko 17:00etan, Emakumearen zentroan.

Bukatzeko, alkateak parte hartzera animatu zituen 19-20 urte bitarteko gazteak. Adin-tarte horretan parte-hartze txikia izan ohi da. Aitzitik, haien lanak kalitate handikoak izaten dira. Gogorarazi zuen ikastetxeekin eta kaleko hezitzaileekin lan egiten dela lehiaketan parte hartzea sustatzeko.

Informazio gehiago oinarrietan edo:

 

Oinarriak deskargatu

Lehiaketaren oinarriak [pdf]