partekatu
• IGOGAILUAK
Zabaleta eta Kale Nagusiko igogailuen proiektuak idazteko lanak adjudikatu dira
I-Ingenia, Ingeniería y Arquitectura, S.L. ingeniaritzako enpresari adjudikatu zaio Zabaletako eta Kale Nagusiko igogailuak egiteko proiektuen erredakzioa, 54.036 euroren truke.
Proiektuek 2018an onartutako Irisgarritasuneko Planari erantzuten diote, eta Zabaleta auzoko irisgarritasun horri erantzun nahi dio plan horrek, Oriarte Institutuaren atzealdetik Zabaleta auzora iristeko modua emango duen igogailu bat instalatuz.
Beste igogailuak Kale Nagusitik Goikalera eta Oztaranen goiko aldera iristeko modua konpontzea du helburu. Lehen fasea da hau, eta Zataraingo sarbidea konpondu beharko da ondoren.
Enpresak 4 hilabeteko epea du bi instalazio horien exekuzio-proiektuak entregatzeko.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala