partekatu
• ZABOR-ONTZIAK
Zabor-ontzi lurperatuei buruzko prozesua herri-kontsulta batekin amaituko da
Udalak herri-kontsulta egingo du, hiri-hondakinen bilketan erabili beharreko zabor-ontzien ereduari buruzko erabakia hartzeko. Kontsulta hori Espainiako Gobernuak onetsi beharko du.
Udalak beharrezkotzat jo du herri-kontsulta egitea, berme guztiekin eta erreferendum-izaerarekin, hiri-hondakinen bilketa kudeatzeko ereduari buruzko erabakia hartzeko.
Hori dela eta, mahai gainean utzi du prozesuaren hasierako ideia, azaroan amaitu behar zena (auzoz auzoko 9 hitzaldiak egin ondoren), eta dagoeneko eskatu dio Gobernuaren Subdelegazioari kontsulta ahalik eta azkarren egiteko eman beharreko pausoei eta bete beharreko eskakizunei buruzko informazioa.
Behin prozedura eta epeak jakindakoan, herritarrei jakinaraziko zaie galdera eta bozketaren eguna, zein eredu erabili behar den erabakitzen parte har dezaten: lurpeko zabor-ontziak ala lurgainekoak.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala