partekatu
• ZAHARTZE AKTIBOA
Zahartze aktiboa Lasarte-Orian
Joan den ostegunean, abenduak 12, udalerrian zahartze aktiboa egitasmoa dinamizatzen duen lan-mahaiak bilera egin zuen Biyak Bat elkartean.
Hitzordu honetan ondoko erakunde hauetako ordezkariek hartu zuten parte: pertsona erretiratuen egoitza, Nagusilan, Atsobakar erresidentzia, Osasun publikoa (Tolosa), Lasarte-Oriako anbulatorioa, eta Udalaren Gizarte Zerbitzuak eta Kirolak.
Bileraren helburua izan zen, zahartze aktiboa egitasmoa osatzen duten jarduera ezberdinak nola ari diren garatzen errepasatzea eta balioztatzea, eta, aztertuak izan daitezen, egitasmo hau aberastu ditzaketen balizko berrikuntzak planteatzea.
Egitasmoa osatzen duten jarduerak ondoko hauek dira: Ondo Ibili izenarekin ostiral goizetan, Okendo plazatik 11:00tan aterata egiten diren ibilaldiak; jarduera fisikoa praktikatzeko Kontzeju Txiki plazan jarrita dauden makinak erabiltzeko aholkularitza zerbitzua, asteartero goizeko 10:30ean eskaintzen dena; eta tailer zehatzak, adibidez erorikoak ekiditekoa, duela aste gutxi Biyak Bat elkartean garatu zena.
Jarduera hauen helburuen artean ondokoak lortzea daude: pertsona nagusiak aktiboak izaten jarraitzea, ariketa fisikoa egitea eta harreman sozialak jorratzea.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala