partekatu
• KONTSULTAK
Zaraten eta baratze ekologikoen gaineko ordenantzak egiteko kontsultak
Lasarte-Oriako Udalak herri-kontsulta baten bidez emango dio hasiera zaratak eta baratze ekologikoak kudeatzeko eta lagatzeko ordenantzak egiteko prozesuari.
Araudi bat egin baino lehen udala behartuta dago gaiaren inguruko kontsulta egitera biztanleei, eta hori dela eta, komunikatu honen bidez, hala iruditzen zaien pertsonak beren iritziak edo ekarpenak ematera gonbidatzen ditu udalak, otsailaren 15an bukatzen delarik epea. Hiru eratara egin ahalko dituzte:
- Idatziz, Udaleko Erregistroan idatzi bat aurkeztuz.
- Bide telematikoz, e-mail bat helbide honetara bidaliz: partehartzea@lasarte-oria.eus
- Webgunean: http://www.lasarte-oria.eus/eu/partehartzea
Zarataren Ordenantza
Kontsulta publikoaren helburua Lasarte-Oriako zaraten inguruko diagnostikoa osatzea da, eta ondorioz, haiei irtenbidea emateko neurriak ezartzea.
Besteak beste, hurrengo gaien inguruko herritarren iritzia jaso nahi da:
• Zeintzuk dira Udalak kutsadura akustikoa sortzen duten fokuen inguruan ukitu behar dituen itemak?
• Nola uste duzu lagundu dezakeela araudi honek kutsadura akustikoak sortzen dituen eragozpenak gutxitzen?
• Nola uste duzu gutxitu daitezkeela kutsadura akustikoak sortzen dituen eragozpenak?
• Zein informazio eman beharko luke udalak kutsadura akustikoaren inguruan?
Baratze Ekologikoen Ordenantza
Lasarte-Oriako Udala, Plazaola landa-parkearen terrenoetan 58 Baratze Urbano Ekologiko sortzekotan dabil. Elkarbizitzarako gunea sortu nahi da baratzezaintza ekologikoaren inguruan. Norberaren kontsumorako 30m2ko partzela izango dira, baita bi partzela egokituak ere. Erreminta-etxola komuna ere izango dute, tresnak gordetzeko eta arropak gordetzeko takilekin, baita konpost-gailua eta ureztatzeko uraska ere. Nahi duten herritarrek, elkarteek eta organizazioek, galdetegi honetan planteatzen diren alderdien inguruko bere iritziak bidal ditzakete, besteak beste:
• Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
• Bere onarpenaren beharra eta aukera.
• Arauaren helburuak.
• Soluzio posibleak, araudi bidezkoak zein araudirik gabekoak.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala