Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTURA

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko eta erakusketa bat egiteko.

1. argazkia

Agustín Valdivia alkateak, Udalaren aldetik, eta Manuel Yeregik, elkartearenetik, 2021erako, 2022rako eta 2023rako hitzarmena sinatu dute, zeinaren bidez entitate horren finantzaketa ziurtatzen baita urtero 8.515 eurorekin. Erakunde horrek aurkeztutako gastuaren urteko aurrekontu orokorra 10.055 €-koa da. 

 
Dirulaguntzak elkartearen gastu orokorrak ordaintzeko balioko du, hala nola lokalaren alokairua. Elkarteak, berriz, egur-tailako ikastaro bat egin beharko du, bai eta hartan egindako lanen erakusketa ere. 
 
Zurmailu Zurlanketa bere ikastaroei buruzko informazioa Lasarte-Orian zabaltzera konprometitzen da, eta jendearentzako egoki den ordutegi batean eskainiko ditu ikastaroak. Aurretik sinatutako beste hitzarmenetan bezala, elkarteak konpromisoa hartzen du bere jardueretan gaztelania eta euskara Udaleko Ordenantzaren arabera erabiltzeko. Halaber, konpromisoa hartzen du generozko berdintasunaren gaian ere; besteak beste, hizkera ez-sexista erabiltzeko, generozko ikuspegia bere lanean txertatzeko eta, ahal duen neurrian, Udalarekin kolaboratzeko berdintasunerako jardueretan.
 
 
 
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala