partekatu
• KULTUR IKASTAROAK
2023-2024 Kulturako ikastaroak
Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko epea urriaren 9tik 19ra egongo da zabalik.
Izena emateko epea urriaren 9tik 19ra izango da Kultur Etxean. Aurrez aurre egin ahal izango da 9:00-13:00 ordutegian eta online www.lasarte-oria.eus udal webgunean.
Izen-ematea egiteko, inprimakia behar bezala beteta eta matrikula ordaintzeko kontu korrontearen titulartasunaren bankuko ziurtagiria aurkeztu behar dira.
Ez dago mugarik nahi den ikastaro guztietan izena emateko, baina lehentasuna emango zaie beste ikastaro batean izena eman ez duten pertsonei, izena eman duten pertsona gehienek ikastaroren bat egin ahal izatea bermatzeko. Izen-emateak plazak baino gehiago izanez gero, zozketa egingo da.
Ikastaro hauekin Lasarte-Oriako gizarte-bizitzan parte hartzea sustatu nahi dugu, eskulan, prestakuntza, arte, jolas eta aisialdirako jardueren bidez. Trebetasunak sustatuz, gizabanakoen gaitasunak eta ezaugarriak indartuz, baina balioetan oinarritutako hezkuntza, autonomia pertsonala, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, aniztasunarekiko errespetua eta tolerantzia sustatuz eta euskara erabiltzeko aisialdi-guneak sustatuz.
IKASTAROEN DESKRIBAPENA
ARGAZKIGINTZA HASTAPENA
Argazki makina funtzionamendua eta ezagutza hurbilketa, modu errez eta dibertigarrian.
Ikastaro praktiko honetan argazki makinaren erabilera eta eskaintzen dituen aukerak ikusiko ditugu. Kameraren funtzionamendu egokia ikasi, eta gure sormenak aurki ditzakeen oztopoak gaindituz lan egiten jardungo dugu.
Jorratuko diren gaiak
- Argazki makina eta bere erabilera: Erresoluzioa, irekiera, itxigailua, funtzio automatiko zein eskuzkoa, LCD eta zoom optiko zein digitalerako sentsoreak, memoria (txartela, eta abar)
- Argazki-hizkuntza: ikuspegia, koadroa, angelua, konposaketa, gaia eta generoak, eta abar.
Helburuak
- Argazki kameraren erabilera ezagutu.
- Argazki hobeak egiten laguntzeko oinarriak.
- Parte-hartze herrikoirako guneak sustatu.
- Hiritarren kultur-nahiei erantzun.
Ikasleak eraman beharreko materiala
- Kamera digitala.
ESTRESA MURRIZTEKO TEKNIKAK
Estresa murrizteko erlaxazio-teknikak eta -praktikak.
Erlaxazioaren helburu nagusia da nerbio-sistema autonomoaren aktibazio baxuko egoerak borondatez kontrolatzea. Erlaxazioa ikasteak eta praktikatzeak arreta, kontzentrazioa, irudimena eta memoria bezalako gaitasun garrantzitsuen garapena sustatzen du, eta, gainera, estresa, tentsio emozionala eta antsietatea prebenitzen eta/edo borrokatzen laguntzen du. Ikasi erlaxatzen, arnasa hartzen, ikasi ere zure egunerokotasunean lasaitzeko baliabideak. Zure buruarekin duzun harremana hobetu eta gozatu.
Helburuak
- Eguneroko bizitzan erlaxatuta bizitzeko, estresa, antsietatea, estutasunak eta beldurrak murrizteko teknikak eta baliabideak ikastea.
- Gorputzeko tentsioak saihestea.
- Herritarrek parte hartzeko guneak sortzea.
- Herritarren kultur kezkak asetzea.
Ikasleak eraman beharreko materiala
- Arropa erosoa
SABEL DANTZA
Autoestima eta konfindantza maila handitzen laguntzen duen dantza ikastea.
Ekialde ertaina eta Ipar Afrikako usadiozko elementuak batzen dituen dantza da Sabel Dantza. Dantza honetarako ia edozein musika mota erabiltzen da, herrialde eta lurraldearen arabera. Tailer honetan ikaslegoa hurbilduko da Sabel dantzako mundura.
Helburuak
- Sabel dantzarako oinarrizko mugimenduak ikastea eta koordinatzea
- Ekialdeko erritmo ezberdinak bereiztea
- Hiritar partaidetzarako gune berriak zabaldu.
- Hiritarren kulturmina asetzea.
Ikasleak eraman beharreko materiala
- Arropa eta oinetako egokiak.
BARRE METODOA
Modalitate honetan, balleta, yoga eta pilates-a konbinatzen dira, gorputzeko hainbat atal indartzen la-guntzeko, aldi berean, estresa murriztu eta malgutasuna handitzen dugun bitartean.
Dantza (balleta), yoga eta pilates-a bezalako diziplinak nahasten dituen jarduera da barrea. AEBetan eta mundu osoko sare sozialetan arrakastatsua izaten ari den modalitate berri honetan, gure gorpu-tzaren pisuarekin lan egingo dugu. Gorputzeko hainbat atal indartuko ditugu: besoak, zangoak, izterrak, sabelaldea eta bizkarra. Gainera, estresa murrizten eta gure gorputzaren malgutasuna handitzen lagunduko digu.
Helburuak
- Gorputzaren atal desberdinak indartzea
- Malgutasuna handitzea eta estresa murriztea
- Herritarrek parte hartzeko guneak sortzea.
Ikasleak eraman beharreko materiala
- Arropa eta zapata erosoak.
MEDITAZIOA
Estres egoerak ekiditeko, arnasketaren kontrolaren eta gorputzaren atal bakoitzaren gaineko gogo-hartzea.
Gure inguruan mugara eramaten gaituzten egoerak ematen dira. Pertsona askok ez dute bere burua egunerokotasuna kudeatzeko gai ikusten eta lanari, familiari edota giza-harremanei loturik dauden ardurei aurre egiteko ezintasuna agertzen dute. Estresa, antsietatea,.. nagusiki gure gorputz zein gogoaren kontrolerako edota erlaxatzeko gaitasun faltagatik sortzen zaizkigun gaitzak dira. Baina, nola uztartu dezakegu egunerokotasunaren abiada zorabiagarri hori beharrezkoa zaigun barne-lasaitasunarekin? Erantzuna meditazio tekniketan egon daiteke.
Ikastaro honetan arnasketa kontrolatzen eta gorputzaren atal bakoitzaren gainean gogo-hartzen ikasiko dugu.
Helburuak
- Meditazio ohiturak hartu; jarraitutasuna, dedikazioa.
- Arnasketa, estresaren arintzea eta odol-presioaren kontrola.
- Norbere buruarekin ondo sentitu. Norberaren kontzientzia hartu
- Parte-hartze herrikoirako guneak sustatzea.
SENDABELARRAK
Sendabelarrak eta haien bertute terapeutikoak.
Dibulgazio-ikastaro honen bitartez, parte-hartzaileek gure planetak eskaintzen digun osasun-erreserbarik handiena baliatzearen abantaila terapeutikoak ezagutu ditzan nahi dugu: Natura bera, alegia.
Helburuak
- Inguratzen gaituena ezagutu: landa-ingurunea, hiri-ingurunea,…
- Sendabelarrak: parafarmazia handia
- Erabilgarrienak diren sendabelarrak bereizten ikasi: non, noiz eta nola balia daitezkeen ikasi.
- Parte-hartze herrikoirako guneak sustatzea
DANTZA LATINOAK
Progresiboki dantza latino ezberdinen lehenengo pausuak ematen ikastea:
Bachata, salsa, cha cha cha... Era berean, erritmoa eta psikomotrizitatea lantzea.
Helburuak
- Erritmo ezberdinen oinarrizko pausuak ikastea.
- Gorputzeko atal ezberdinak koordinatzen ikastea.
- Musikaren bidez dantza estilo ezberdinak bereiztea (musikaltasuna).
- Edozein tokitan eta unetan modu egokian dantza egin ahal izateko aisetasuna lortzea.
- Parte-hartze herrikoirako guneak sustatzea.
- Ikasleak eraman beharreko materiala
Dantza Latinoetarako oinetako bereziak izan ezean, oinetako erosoak (kirol oinetakoak adibidez) eramatea gomendatzen da.
ILARAN DANTZA TAILERRA
Taldean dantzatzen den jarduera honetan, bata bestearekin lerrokatuta egongo dira koreografia berdina interpretatzen duten bitartean.
Linea dantza country musikarekin lotuta zegoen baina pixkanaka beste musika estiloetara hedatuz joan da, adibidez, funky, swing eta abarretara. Talde jarduera honetan, bata bestearekin lerrokatuta dantzatzen ikasiko dugu koreografia desberdinak interpretatzen ditugun bitartean.
Helburuak
- Taldean dantzatzen ikastea.
- Oroimena lantzea eta koordinazioa hobetzea.
- Autoestimu eta norberaren konfiantza indartzea.
- Parte-hartze herrikoirako guneak sustatzea.
Ikasleak eraman beharreko materiala
- Arropa eta zapata egokiak.
ARETOKO DANTZAK
Aretoko dantzen erritmo tradizionalen oinarrizko urratsak ikastea: saltsa, Fox, Rock and Roll, etab.
Bikotearen mugimenduak eta elkarrekintzak aurrez ezarritako ereduetara egokitzen dira, eta horiek, musikarekin lotuta, dantza desberdinen ezaugarriak dira. Ezagunenen artean saltsa, Vals, Rock & Roll, etab. Ikastaro honetan, aretoko dantza batzuen urratsak eta oinarrizko irudiak ikasiko ditugu.
Helburuak
- Erritmo desberdinen oinarrizko urratsak ikastea.
- Gorputzaren atalak koordinatzen ikastea.
- Estilo bakoitza musikaren bidez bereiztea (musikaltasuna).
- Hainbat ekitalditan edo musika-lokaletan dantza egin ahal izateko erraztasuna eskuratzea.
- Herritarrek parte hartzeko guneak sortzea.
Ikasleak eraman beharreko materiala
- Arropa eta oinetako erosoak.
JOSKINTZA ETA PATROIGINTZA TAILERRA
Arropa berria sortu patroia eginda et joskera teknika ezberdinak ikasi.
Ikastaroa jantzien patroigintzari eta transformazioari buruzko oinarrizko ezagutzak lortzean datza, norberak bere diseinu propioak eta sortzaileak egin ahal izan ditzan. Klaseetan sormenezko joskintzak bakoitzaren nortasuna islatzeko eskaintzen dituen teknika eta aukerak aztertuko dira. Hori guztia, bakoitzaren lan pertsonaletan bilduta. Alderdi hauek ere landuko ditugu: diseinuak eraldatzea, prototipoen sorkuntza.
Helburuak
- Ikaslearen disziplina eta irudimen- gaitasuna garatu.
- Ikaslea sormenezko joskintzan sartzea.
- Giza-partaidetzarako antzinako espazioak berreskuratzea.
- Hiritarren kulturmina asetzea.
Ikasleak eraman beharreko materiala
- Jostorratzak, oihalak, eraldatzeko arropa. Norberaren lana burutzeko beharrezko materiala eta, ahal bada, josteko makina.
IRAKURKETA KLUBA (gazteleraz)
Irakurketari esker, kultura eskura dezakegu, hau da, giza esperientzia.
Hizkuntzarekin dugun harremana hobetzeko tresna handia da, eta garrantzitsua da, gure adimena linguistikoa baita.
Klaseetan, oro har, gako teorikoak, literarioak, biografikoak eta historikoak emango dira, testuak hobeto ulertzen eta haiek aztertzen laguntzeko, ulermenean eragina izan dezaketen elementu guztiak kontuan hartuta.
Lehen irakurketa etxean egingo da, baina hori ere ikasgelan berrirakurriko da, eta ondoren elkarrizketa bat hasiko da, hainbat ikuspuntutatik irakurri dugunari buruz hitz egiteko.
Helburuak
- Testuak hobeto ulertzeko, irakurtzeko gaitasuna garatzea.
- Ikasleak irakurketaren munduan sartzea eta finkatzea.
- Herritarren kultur kezkak asetzea.
NARRATIBA LABURREKO IDAZKETA TAILERRA
Idazleak hitzak, bizipenak eta emozioak narrazio bat eraikitzeko oinarrizko tresna gisa erabiltzen ikas dezan tailerra.
Tailer hau idazketaren bidez sormen narratiboaren prozesuaz kezka duten pertsonei zuzenduta dago. Ikaslea narrazio laburraren kontzeptuetan zein oinarrizko tekniketan sartuko da (ipuinak, mikrokontakizunak...), bere konposizioak idatzi eta besteenak aztertzen ikas dezan.
Helburuak
- Literatura-testuak sortzea eta kontatzea; ikuspuntuak, elkarrizketak, espazioa eta denbora.
- Narratiba laburraren oinarrizko eskakizunak ezagutzea.
- Planteamenduaren, korapiloaren eta amaieraren egitura sinplea aurkitzea.
- Herritarrek parte hartzeko guneak sortzea.
- Herritarren kultur kezkak asetzea.
Ikasleak eraman beharreko materiala
- Koadernoa eta apunteak hartzeko boligrafoa.