Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   DIRU-LAGUNTZA PERTSONALAK

COVID-19aren pandemiak sortutako krisiaren ondoriozko laguntza pertsonalak arautzen dituzten oinarriak onetsi dira.

Lasarte-Oriako alkateak ABEEE (ERTE) bat aplikatu zaien edo langabezian geratu diren pertsonei edota jarduera eten duten autonomoei zuzendutako 400.000 euroko laguntzak jasotzeko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onetsi ditu.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak, Zerbitzu Sozialetako zinegotzi Lourdes Acevedorekin batera, ABEEE bat aplikatu zaien edo langabezian geratu diren lasarteoriatarrei edota beren jarduera eten duten autonomoei zuzendutako 400.000 euroko laguntzak arautzen dituzten oinarriak aurkeztu dituzte.

Valdiviak prentsaurrekoan aletu ditu onuradunek bete behar dituzten baldintzak eta laguntzen helburua: oinarrizko beharrak bermatzea (elikadura, arropa, Interneterako sarbidea, teknologia, etab.). Gastu horiek herriko saltokietan egin beharko dira, eta, ondoren, oinarriek ezarritako baldintzen arabera justifikatu beharko dira.

Alkateak adierazi zuenez, deialdi hau, hasiera batean 400.000 eurokoa izango dena, alarma-egoeraren amaiera deklaratu eta handik hilabetera arte egongo da indarrean, eta luzatu ahal izango da behar izanez gero eta udalean baliabide nahikorik egonez gero.

Bizikide-unitate bakoitzak zenbateko hauek eskuratu ahalko ditu, gehienez ere hiru hilabetez:

  • Pertsona bakarrak osatutako bizikide-unitatea: 300 euro hileko.
  • Bi pertsonak osatutako bizikide-unitatea: 400 euro hileko.
  • Hiru pertsonak edo gehiagok osatutako bizikide-unitatea: 500 euro hileko.

Dirulaguntzak ematerakoan, kontuan hartuko da alarma-egoerako unean bizikide-unitateko kideek duten hileko errenta. Hileko diru-sarreren mugak, kasu bakoitzerako, honako hauek dira:

  • Pertsona bakarreko bizikide-unitatea: gehienez 1.000 euroko errenta hilean.
  • 2 pertsonako bizikide-unitatea: gehienez 1.200 euroko errenta hilean.
  • 3 pertsona edo gehiagoko bizikide-unitatea: gehienez 1.400 euroko errenta hilean.

Alkateak adierazi duenez, COVID 19aren pandemiak eta alarma-egoeraren deklarazioak eraginda gaur egun bizi dugun larrialdiko egoera inpaktu larria sortzen ari da gure herritar askoren bizi-baldintzetan, haien lan-egoera erabat afektatua geratu baita eta horrek ziurgabetasunezko eta desoseguzko egoera sortu baitu haiengan eta haien familiengan. Egoera horrek eragin du Lasarte-Oriako Udalaren jarduketa, ahal duen neurrian aldi baterako zailtasun horiek arintzeko.

Lourdes Acevedok, Zerbitzu Sozialetako zinegotziak, xehetasun gehiagorekin azaldu zuen oinarrien edukia.

Pertsona onuradunak

Laguntza hauen onuradunak bi eratako bizikide-unitateak izango dira, bai pertsona batek osatutakoak, bai hainbat pertsonak osatutakoak, baldin eta etxebizitza berean bizi badira eta ahaidetasunezko erlazioren batekin lotuta badaude:

  • Ezkonduta egotea edo antzeko erlazio iraunkor bat izatea: izatezko bikoteak, elkarrekin bizi diren eta beren kargura seme-alabak dituzten bikoteak eta abar.
  • 4. gradura arteko odolkidetasuna izatea titularrarekin: gurasoak, aitona-amonak, birraitona-amonak, osaba-aitonak edo izeba-amonak, izeba-osabak, lehengusuak, seme-alabak, bilobak, birbilobak, anai-arrebak, ilobak.
  • 2. gradura arteko ezkontza-ahaidetasuna; hor sartzen dira: eskatzailearen bikotekidearen gurasoak, aitona-amonak, seme-alabak, bilobak eta anai-arrebak.
  • Adopzioa, familiako harrera iraunkorra edo adopzio aurrekoa, edo tutoretza.

Laguntzen baldintzak

Laguntza horiek eskatu nahi dituzten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Lasarte-Oriako udalerrian erroldatuak egon beharko dute 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • ABEEE bat aplikatu zaie edo langabezian geratu dira martxoaren 14tik aurrera.

Autonomo gisa aritzen direlarik eta beren jarduera aldi baterako edo behin betiko eten dutelarik, horretarako bideratutako babesa eskatu dute, martxoaren 14ko 463/2020

  • Errege-Dekretuaren bidez alarma-egoera deklaratzearen ondorioz irekiera etenda daukan jardueraren batean, arau horren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Gainera, bizikide-unitateko kideen titularitateko kontu korronte guztietako saldoen batura ezin da izan honako kopuru hauek baino handiagoa:

  • Pertsona bakarrak osatutako bizikide-unitatea: 6.000 euro
  • Bi pertsonak osatutako bizikide-unitatea: 7.500 euro
  • Hiru pertsonak edo gehiagok osatutako bizikide-unitatea: 9.000 euro.

Laguntzen baldintzak

Laguntzen onuradun diren pertsonek hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Dirulaguntza emateko eskakizunak eta baldintzak betetzen dituela agiri bidez egiaztatzea.
  • Jasotako laguntzak Lasarte-Oriako udalerrian dauden merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonaletako establezimenduetan erosteko erabiltzea. Halakotzat hartuko dira 15 langile baino gutxiago dituzten eta negozio-zifran 2.000.000 eurotik beherako bolumena duten dendak, ostalaritzako establezimenduak eta zerbitzu pertsonalak.
  • Lasarte-Orian egindako erosketen ticket guztiak eskuratzea, dirulaguntzaren xedea bete dela justifikatzeko.
  • Hilero erosketen ticket guztiak aurkeztea laguntza hau tramitatzeko antolatu den bulegoan.

Obligazio hori bete ezean, ez da hurrengo pagamendua egingo. Gainera, helburu bererako beste administrazio edo instituzio batzuetatik beste dirulaguntzaren bat jasoz gero, Udalari horren berri eman beharko zaio.

Laguntza horiek bateragarriak izango dira beste edozeinekin, betiere gainditzen ez bada, gainerako kontzeptuekin batera, pertsona-kopuruaren eta diru-sarreren arabera ezarritako baremoen muga.

Beharrezko dokumentazioa

Eskaerak egiteko, eskaera-eredu ofiziala erabili beharko da, honako agiri hauek erantsita:

Kasu guztietan:

  • Bizikide-unitatea osatzen duten pertsona guztien jatorrizko herrialdeko DNIa, EIZ edo pasaportea.
  • Beren kargura adin txikikorik baldin badute, familia-liburua.
  • Kasua hala bada, izatezko bikoteen ziurtagiria.
  • Instituzio arteko datuak konprobatzeko baimena ematen duen agiria.
  • Bizikide-unitate osoaren finantza-kontuen gaur egungo posizioa.
  • Laguntzaren diru-sarrera zein banku-kontutan egin behar denaren zenbakia.

ABEEEagatik edo kaleratzeagatik langabezian daudenek:

  • Kaleratzeko gutunaren kopia edo, kasua hala bada, enpresaren ABEEEaren deklarazioan sartuta egotearen agiria.
  • Kasua hala bada, azken nomina.
  • Lanbiden izena emanda egotea.

Autonomoek

  • Kasua hala bada, EJZn baja ematearen agiria.
  • Kasua hala bada, jarduera etetearen ziurtagiria.

Baldin eta eskaera formalizatzeko unean ezin bada eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu, bi hilabeteko epea izango dute, laguntza ematen zaienetik, dokumentazio hori aurkezteko. Epe hori betetzen ez badute, kontzesioa indarrik gabe geratuko da, eta jadanik ordaindutako zenbatekoak itzuli egin beharko dituzte.

Egoera iragankorrak estaltzeko laguntzak ematen diren kasuetarako, harik eta onuradunak beste erakunde batzuetatik dagozkion prestazio sozialak edo langabeziakoak jaso arte, emandako laguntzaren zenbatekoa onuradunak prestazio horiengatik jasotzen duen behin betiko zenbatekoaren mende geratuko da.

Onuradunak, Lanbideko prestazioa, SEPEkoa edo DSBEa jasotzen duenean, COVID-19 udal-bulegoan aurkeztu beharko ditu haren egiaztagiriak.

Hori jasotakoan, emandako zenbatekoak doituko egingo dira jasotako prestazioekin, halako eran non bien baturak gaindi ez ditzan oinarrietan ezarritako mugak, eta, kasua hala bada, itzuli egin beharko dira muga horien gainetik gertatzen diren soberakinak.

Aurkezteko lekua eta epeak.

Eskaerak Villa Mirentxuko ekitaldi-aretoan COVID-19rako ireki diren bulegoetan aurkeztu beharko dira (sarrera laranjondoen patiotik). Ezinbestekoa da aurretik hitzordua hartzea pertsonalki atendituak izateko, edo 636.148.998 telefonora deitzea kontsultak egiteko.

Eskatzaile guztiek langile sozial batekin izango dute hitzordua. Laguntza horiek kudeatzeko orduan, irizpide gisa ezarriko da zein egunetan eta ordutan sartu den erregistroan, eta denbora guztian bermatuko da haietarako konkurrentzia librea.

Modu telematikoan ere aurkeztu ahalko dira udalaren webgunearen bidez: www.lasarte-oria.eus.

Justifikatzeko modua eta epea

Emandako laguntza justifikatzeko, pertsona onuradunak egindako erosketa edo pagamenduen agiri eta ticket guztiak aurkeztu beharko ditu hilero, gehienez ere amaitutako hilabete bakoitzeko hamar egun naturaleko epean.

Behin alarma-egoera amaitutakoan, dirulaguntzarako aurkeztutako datuak eta frogagiriak konprobatuko dira, eta zuzenak ez badira (esate baterako, Lasarte-Oriatik kanpo egindako erosketak) eta behar bezala justifikatuta ez badaude, emandako laguntza itzultzeko eskatuko zaie, behar ez bezala justifikatutako zenbatekoan.

Onuradunak hala eskatzen badu, itzuli beharreko zenbatekoa zatikatu ahalko da, horretarako dagoen udal-arauan araututako prozeduraren arabera.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala